Henry John Kaiser | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sprout Brook (en) , 1882ko maiatzaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Honolulu, 1967ko abuztuaren 24a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Mountain View Cemetery (en) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, ekintzailea, filantropoa, ingeniaria eta industrialaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Henry John Kaiser (New York, 1882ko maiatzaren 9a - Honolulu, 1967ko abuztuaren 24a) Estatu Batuetako industrialaria izan zen. Autobideak eta urtegi handiak eraiki zituen 1921-1938 urteetan. 1939an Permanent cement corporation enpresa sortu zuen, berehala munduko porlan-ekoizlerik handiena izan zena. 1940az gero osagaiak aurrez prestatuta edukitzeko sistema erabili zuen itsasontziak egiteko. Hegazkinak eramateko lehen itsasontzi aurrez fabrikatua (1942), eta Normandiako Lehorreratzean parte hartu zuen aliatuen ontzidiaren heren bat eraiki zituen. Gerra bukatu zenean, aurrez fabrikatutako etxeak egiten jardun zuen.